Augusto Ibañez Titin III.a da lau t'erdiko txapeldun berria. Gasteizko Ogeta frontoian jokatu zuen atzo arratsaldean finala, Abel Barriolaren aurka, eta 22-15 hartu zuen mendean.
Indartsu hasi zuen partida errioxarrak, eta laster jarri zen 6-0an. Barriolaren erreakzio laburraren ondoren, 15-3koa etorri zen hurrena, eta hortik aurrera, leitzarraren goraldia, 16-13an jartzeraino. Partidaren ondoren aitortu zuenez, irabaz zezakeela pentsatu zuen une horretan Barriolak.
Baina hiru pilotatan nahiko huts nabarmenak egin zituen ondoren leitzarrak, eta orduan etorri zen goitik behera. Azkenean, 22-15 hartu zuen mendean Titinek.
Garaipenaren ondorengo uneak bereziki hunkigarriak izan ziren, atzo zortzi hil baitzen Titinen aita eta hari eskaini baitzion txapela.
Garaipen handia lortu du Titinek
Lau t'erdiko txapeldun berria da errioxarra, Barriola 15ean utzita. Indartsu hasi zuen partida, eta Barriolak une batean neurria hartu bazion ere, ezin izan zuen menderatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu