Jaurlaritzak garapenerako lankidetzarako aurrekontua %36 gutxituko du aurten, eta 32,4 milioi euro izango ditu —2012an 50,7 milioiren aurrekontua izan zuen—.
Jesus Peña Lehendakaritzako idazkariak ziurtatu du martxan dauden proiektuei eutsiko dietela, eta 10 milioi euroren deialdia egingo dutela proiektu berrientzat.
Lehendakaritzaren aurrekontua oro har 95,6 milioi eurorena izango da; iaz, 151 milioi euro izan ziren.
Fracking-erako dirurik ez
Arantza Tapia Garapen Ekonomikoaren sailburuak nabarmendu du industria jarduerari emandako babesa %15 handituko dela aurrekontuetan.
"Fracking-erako dirurik ez dago aurrekontuan, ez dugulako egingo", esan du sailburuak Legebiltzarrean.