German Kortabarria ELAko komunikazio arduradunak azaldu duenez, lan arazoei buruzko informazioa ematerakoan, `Gara'-k beti hartu du aintzat langileen ikuspegia. "Euskal gizartearen sektore baten ahotsa baino gehiago da `Gara'. Azken batean, lan munduko arazoen berri emateko beti ireki dizkigu ateak.Denon kontrako eraso bat da, lanmunduari eta euskal munduari buruzko ikuspegi bat desagertarazi nahi baitute", adierazi du ELAko buruzagiak.
Kortabarriaren iduriko, argi dago Espainian ez dagoela zuzenbide estaturik, eta euskal komunikabideen aurkako erasoakk diren horren froga.. "''Egin', Egin Irratia, 'Ardi Beltza' eta 'Egunkaria' Poliziak itxi zituen; `Gara' beste modu batera itxi nahi dute, baina helburua bera da", esan du.
LABeko Komunikazio arduradun Txutxi Ariznabarretak ere, azkenaldiko hedabideen itxierak izan ditu gogoan, baina zarratze horien aurrean euskal gizarteak erakutsi duen jarrera nabarmendu nahi izan du. "Bi egunkari itxi dituzte, baina, berehela, bi proiektu berri plazaratu dira ,herritarrei esker; herriz herri jendeak akzioak erosi dituelako", agertu du. Ondorioz,egunkari horiek "gizartearen proiektuak" direla nabarmendu du Ariznabarretak: "Langile klasearen proiektuak dira. Itxiera horien aurrean erakutsitako erantzun indartusak langileok medio horiek behar ditugula adierazten du".
Giza-katea arratsaldeko 18:00etan hasiko da, baina antolatzaileek azaldu dutenez, 17:30etarako jendea inguratzen hastea komeni da. Donostiako Antigua Auzoko Haizearen Orrazetik Paseo Berriko Oteizaren eskulturaraino luzatuko da.
Euskal komunikabideen aurkako erasoak
'Gara'ren aldeko giza-katean parte hartzeko deia egin du gehiengo sindikalak
'Gara' egunkaria ixteko asmoa salatzeko xedez giza-katea egitekoa da larunbatean Donostian; gehiengo sindikalak ekitaldi horretan parte hartzeko deia egin die herritar guztiei. Zehazki, ELA, LAB, ESK, EILAS, Hiru eta EHNE sindikatuak dira 'Gara'-ren aldeko deialdiarekin bat egin dutenak. Erakunde horien iduriko, bere burua "demokratatzat eta euskalduntzat" duen edonork, aski arrazoi du giza-katean parte hartzeko, baina langileen ikuspuntutik aztertuta, areagotu egiten dira arrazoi horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu