Eguerdian erori da N-1 errepide gainera tamaina handiko garabi bat, eta lau bideak itxi ditu. Ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira bi noranzkoetan; Andoaineraino heldu dira. Donostiarako noranzkoan ireki dute bat aurrena, eta iluntzerako guztiz itzuli da onera zirkulazioa, Aiurri hedabidearen arabera.
Garbi dago N1 errepidea #irura#garraioapic.twitter.com/n3ZhELDvzh
— Aiurri hedabideak (@Aiurri) February 5, 2015
Ez da zauriturik izan, Herrizaingo Sailak adierazi duenez. Zirkulazioa A-15 autobidetik desbideratu dute garabia kendu bitartean.