Aurki egingo dituzte EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea hautatzeko bozak, eta Garbiñe Biurrun epaileak gaur Euskadi Irratian jakinarazi du bera aurkeztu egingo dela auzitegi hartako lehendakari izateko. Tolosakoa (Gipuzkoa) da Biurrun eta euskalduna. Demokraziarako Epaileak taldeko kidea da.
Gaur zabaldu dute izena emateko epea, eta hogei egun izango dituzte horretarako.
Gaur egun Fernando Ruiz Piñeiro da EAEko Auzitegi Nagusiko presidentea, eta Ibarretxe auzia bukatu berria dela-eta kritika gogorrak jaso ditu Eusko Jaurlaritzatik, EAJtik eta EBtik. Ruiz Piñeiro bera zen, hasiera batean, Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakaria, Patxi Lopez eta Rodolfo Ares PSE-EEko idazkari nagusia eta Antolaketa idazkaria, eta Arnaldo Otegi, Pernando Barrena, Rufi Etxeberria, Juan Joxe Petrikorena eta Olatz Dañobeitia Batasuneko zuzendaritzakideak epaitzekoa -Nekane Bolado eta Antonio Garcia magistratuekin batera-, baina, auzipetuen defentsen, akusazioaren eta Espainiako Ministeritza Fiskaltzaren errefusatzeen ondorioz, ardura horretatik kendu egin zituen auzitegi hartako 77. salak, epaiketan "inpartzialak" izan zitezkeelako.
Politika
Garbiñe Biurrun EAEko Auzitegi Nagusiko presidente izateko aurkeztuko da
Gaur egun Fernando Ruiz Piñeiro da lehendakaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu