Garbiguneak oinarri dituen sistema proban jarriko dute Zarautzen
Iñigo Lizundiaarkitektura irakasleak gidatutako ikasle talde batek landu duen bilketa sistema berri bat probatuko dute udazkenean Zarautzen. Garbiguneetan egongo da oinarrituta, baina ohiko edukiontziak ere erabiliko dituzte. Bien arteko nahasketa bat izango da.Batetik, egungo edukiontziak ahalik eta gehien aprobetxatu nahi dituzte. Baina bestetik hondakinen gordailu eta isurketaren kontrol bat egin nahi dute. Horretarako begirale bat jarriko dute. Kontrolaren xedeak hezitzailea izan behar duela zehaztu dute. Gainera, bilketa puntu bakoitzak ordutegi baten barruan funtzionatuko du, isurketa kontrolatuago egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu