POLITIKA

Garcia eta Yañez estraditatzea erabaki du Portugalek

Ustezko bi etakideen abokatuak aukera du Auzitegi Gorenean errekurtsoa jartzeko. Iragan urtarrilaren 9an atxilotu zituzten biak, ustez Guardia Zibilarengandik ihesi zihoazela.

2010eko otsailaren 25a
18:04
Entzun
Portugalgo Justiziak baiezkoa eman dio Iratxe Yañez eta Garikoitz Garcia ustezko etakideak Espainiaratzeko eskariari. Fiskalak aldeko iritzia zuen, eta hari egin dio men epaileak. Yañezen eta Garciaren defentsak aukera du orain helegitea jartzeko Portugalgo Auzitegi Gorenean.

Ustezko bi etakideak urtarrilaren 9an atxilotu zituen Portugalgo Poliziak, Espainiako mugatik hurbil. Guardia Zibilarengandik ihesi zihoazen, ustez. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskatu zuen bien estradizioa. Portugalgo Auzi Kriminalerako Epaitegiak jada erabakia du Portugalen ez dituztela epaituko ustezko bi etakideak, Espainian baizik. Abokatuak aukera du erabaki horren kontra ere helegitea jartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.