Espainiako Gobernua lantzen ari den gardentasunerako, informazio publikorako sarbidea izateko eta gobernu onerako lege proiektuak hainbat betebehar ezarriko dizkie administrazioei eta bertako langileei, eta horiek bete ezean, zigortu ere egingo ditu kargu eta langile publikoak. Betebeharren artean, herritarren galderei hilabeteko epean erantzuteko beharra ezarriko die administrazioei. Zigorrei dagokienez, «kontuak faltsutu edo datuak ezkutatzen dituzten kargudunak» hamar urte arte kargutik kendu ahalko dituzte.
Lege aurreproiektua eta horretarako beharrezko izango den Zigor Kodearen erreforma Ministroen Kontseilura iritsi zen atzo, eta astelehenean Presidentziarako Ministerioaren web orrian argitaratuko da (www.mpr.es). Hamabost eguneko epean, herritarrek iradokizunak egiteko aukera izango dute bertan.
Soraya Saenz de Santamariak aurreproiektua azaltzeko orduan adierazi duenez, ekonomiaeta aurrekontuen kudeaketan arau-hausteak zeintzuk diren zehaztuko da, lehen aldiz, lege bidez, eta, kasurik larrienak delitutzat joko dira. Zorra izanda hori txikitzeko neurririk hartzen ez dutenak ere zigortuko dituzte, besteak beste.
Gardentasun legearekin, iruzur egiten dutenak zigortuko ditu Madrilek
Saenz de Santamariak esan du administrazio kudeaketako arau-hausteak zehaztuta egongo direla
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu