Gari Kasparov xakeko munduko txapeldun ohia atxilotu du gaur goizean Errusiako Poliziak, oposizioko beste hogei bat kiderekin batera Kremlinen politikaren kontra protesta egitera zihoala Samara herrira. Europa Batasunaren eta Errusiaren arteko gailurra egingo dute Samaran, eta hara bidean zihoala Moskuko aireportuan atzeman dute Kasparov. Bigarren aldia hura atxilotu dutena.
Haren kideak ere atxilotu dituzte. Horien artean daude, besteak beste, Eduar Limovov idazlea eta Alderdi Nazional Boltxevikeko liderra -legez kanpo dago alderdia-, eta Lev Ponomoriov giza eskubideen mugimentuko buruzagia. Denak ere, Beste Errusia koalizioko kideak dira.
Disidenteen martxan parte hartzeko asmoa zuten gaur, Samaran. Errusiako agintariek aurreko urteetan debekatu egin zuten martxa, eta polizia manifestariei oldartu izan zaie. Aurten baimenduta dago. Angela Merkel Alemaniako kantziller eta Europa Batasuneko txandakako presidenteak eskaera hori egin zion Errusiako Gobernuari.
Errusia
Gari Kasparov atxilotu dute, Kremlinen politikaren kontra protesta egitera zihoala
Moskuko aireportuan atzeman dute xakeko munduko txapeldun ohia, oposizioko beste kide batzuekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu