Garikoitz Mujika atzo arratsaldean atxilotu zuen Frantziako Poliziak Senperen (Lapurdi). Gaua Iruneko Espainiako Poliziaren komisaldegian pasa du, eta goizaldean Madrilera eraman dute.
Bosgarren epaitegiko epailearen aurrean deklaratu ostean, Valdemoroko (Espainia) kartzelan sartzeko agindua eman du. Hala ere, espetxeratzeko agindua besterik ez du eman. Litekeena da bere prozesamenduarenautoadatorren astean ezagutzera ematea.
Mujikari Segi taldeko partaide izatea leporatzen zaio. Espainiako Justiziak bere aurkako euroagindua ezarri zuen, eta atzo atxilotu zuen Frantziako Poliziak Senperen (Lapurdi).
espetxeratzea
Garikoitz Mujika Valdemoroko espetxean sartu dute
Atzo arratsaldean Frantziako Poliziak Garikoitz Mujika atxilotu zuen Senperen (Lapurdi). Gaua Iruneko Espainiako Poliziaren komisaldegian igaro ostean, Madrilera eraman dute goizean goiz. Bosgarren epaitegiko epailearen aurretik pasa da, eta Valdemoroko (Espainia) espetxean sartu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu