'Haika-Segi auzia'

Garikoitz Mujika Zubiarrain atxilotu du Frantziako Poliziak

'Haika-Segi auzian' auzipetutako Garikoitz Mujika lazkaotarra atxilotu du Frantziako Poliziak, eguerdiko 14:00ak aldera, Ziburun (Lapurdi). Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzonen aginduz atzeman dute Mujika, Segiko kide izategatik haren kontra ezarritako nazioarteko atxilotze agindua dela tarteko. Askatasunak uste du bihar goizean Paueko tribunalera eramango dutela, euroaginduaren berri eman diezaioten. 2002ko martxoan eman zuen Garzonek Mujika atxilotzeko agindua.

2005eko otsailaren 17a
19:22
Entzun
Izan ere, Segiko kide zen atxilotua, eta erakunde horren aurka egindako operazioaren haritik eman zuen agindua Garzonek, 2002ko martxoaren 11n.'Haika-Segi auzian' auzipetuta dago gazte lazkaotarra, eta 14 urteko espetxe zigor eskaera egin du fiskalak haren aurka.

Duela egun batzuk Baionan atxilotutako Araitz Zubimendi ere sumario berean dago auzipetuta. Zubimendi atzeman zuten egun berean Unai Berrostegieta eta Ibon Arbulu ere atxilotu zituen Frantziako Poliziak Lapurdin. Paueko tribunalak bihar emango du hiruen aurkako euroaginduari buruzko erabakia.

Askatasunak elkarretaratzea antolatu du Mujikaren atxiloketa zein "Frantziako agintarien jokabide errepresiboa" salatzeko: gaur arratsaldean, 19:00etan, Ziburun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.