nafarroa

Garinoaingo alkatetzari uko egin dio Derecha Navarra y Españolako kide hautatuak

DNEk bihar eguerdiko udalbatzarrean beste alkategai bat aurkeztu beharko du. Iazko bozetan ez zen izan herriko hautagaitzarik, eta DNE atera zen garaile, botoen %5,6 lortuta. Herritarrak protestak egiten dabiltza.

2012ko urtarrilaren 3a
13:54
Entzun

Gonzalo Vicuña Derecha Navarra y Españolako (DNE) kide hautatuak ez du Garinoaingo alkatetza hartuko, uko egin baitio, eta bihar eguerdiko udalbatzarrean DNEk beste alkategai bat aurkeztu beharko du, bozka dezaten.

Vicuña abenduaren 30ean ez zen joan kargua hartzeko ekitaldira, ”gaixotu egin zelako. DNEko zazpi hautatuetatik bostek hartu zuten kargua.

Iazko hauteskundetean Garinoainen ez zen izan herriko hautagaitzarik, eta DNE atera zen garaile, botoen %5,6 lortuta. Legediak ezarritako gutxienekoa lortu zuenez, alkatetza hartzeko moduan da.

Herritarrak protestak egiten dabiltza. Lehengo ostiralean, kasu, berrehunen bat lagun bildu ziren.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.