POLITIKA OROKORREKO SAIOA

Garitano: "Asko geratzen da egiteko"

Gipuzkoako Foru Aldundiaren kudeaketaz aritu da ahaldun nagusia Batzar Nagusietan.

Martin Garitano, Gipuzkoako Politika Orokorrari buruzko eztabaidan. GORKA RUBIO, ARGAZKI PRESS
2014ko urriaren 3a
11:31
Entzun

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiaren politika orokorreko azken saioa izan da Batzar Nagusietan —ez da ahaldun nagusi izateko berriro aurkeztuko—. "Azken egunera arte" agintean "sendo" ariko dela ziurtatu du: "Asko geratzen da egiteko".

Azken urterako "erronka ugari" dituela azaldu du; besteak beste, "ereduaren aldaketan sakontzeko" konpromisoa hartu du. Horretarako, gizarte eta ekonomia arloko eragileekin lanean jarduteko prest agertu da.

Foru aldundiko langileen "erosteko ahalmenari eutsi" eta haien lan baldintzak "hobetzea" ere izango du xede, eta ustelkeriaren aurka "etenik gabe" ariko direla berretsi du.

Garitanoren arabera, "Gipuzkoa aukeren lurraldea da", eta nabarmendu du "inguruko lurralde berritzaileena" dela, "gehien esportatzen duena eta lehiakorrena".

Kutxaren gainean egindako proposamenaz, "hainbat proiektu faraonikoez", eta errepideen eta hondakinen kudeaketaz etaere hitz egin du. Hondakinen arloan adierazi du Bilduren gobernuak %20ko birziklatze tasa %40ra eraman duela, eta horrela, nazioartean "erreferente" bilakatu dela Gipuzkoa. "Birziklatzearen agintaldia izan da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.