bihar Berria-n

Garitano: "EAJ beti lerrokatu da Espainia zalantzan ez jartzearen aldeko indarrekin"

Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusiari egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIA-k. Hona hemen esandakoen lagin batzuk.

Garitano Aieteko Jauregian. JUAN CARLOS RUIZ, ARP.
2013ko urriaren 19a
19:02
Entzun

“Gure herriak badaki zer den sufrimendua, eta une honetan erabakita dauka horiamaitu behar dela. Espainiak luzatu nahiko du egoera, baina astelehenean [etzi]sufrimendu horren atal txiki bat eten egingo da, Europak 'Parot doktrina' bertan behera uzten duenean”.

“Biktimak ez dira sailkatu edo mailakatu behar. Errespetu guztia behar diegu biktima guztiei. Eztabaida politikotik kanpo landu behar dugu gai hori, eta uste dut, zoritxarrez, hemen interes politikoak daudela”.

“EAJ beti lerrokatu da Espainia zalantzan ez jartzearen aldeko indarrekin. Esaten zuten borroka armatua amaitzean posible izango zela pausoak ematea estatuek Euskal Herria aitor zezaten. Baina atzera egin dute, eta sozialistekin egin dute akordioa; sozialisten atal espainolistarekin. Hori da EAJren sena. Bidean aurrera jo beharrean, etengabeko errotonda batean dabiltza bueltaka, eta ez dira sekula mendira iristen”.

“Gipuzkoan geroz eta zabor gutxiago produzitzen ari da, krisiagatik izango da, baina baita ere hainbat herritan bilketa selektiboa, atez atekoa dagoelako, eta horrek ere eragiten du. Beraz, itxi egingo ditugu [zabortegiak, 2014an]. Baina egia da geroz eta presa gutxiago dagoela, geroz eta zabor gutxiago sortzen dugulako”.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.