Garitano: "Legeak bidegabeak direnean, agintari batek ez ditu bete behar"

2013ko maiatzaren 16a
14:24
Entzun

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak uste du "zentzugabea" dela atzo Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Urtza Alkortaren atxiloketaren inguruan esandakoa. "Gizartean tentsioa sortzea" egotzi zion Urkulluk EH Bilduri, eta hitz horiek kritikatu ditu Garitanok.

"Uste dut ezker abertzaleak, azken urteetan, sarri erakutsi duela Euskal Herriak duen arazo politikoari irtenbide bat bilatzeko asmoa, eta azken orduetan ikusi duguna ez da izan tentsioa sortzeko ahalegin bat", azaldu du Radio Euskadin eginiko elkarrizketa batean.

Ondarroako gertakariek erakusten dute, Garitanoren arabera, "normaltasun politikoaren" aldeko apustu "garbia" dagoela. Halaber, beste batzuk "iraganeko formula eta auzitegietan iltzatuta" daudela kritikatu du.

"Legeak bidegabeak direnean, agintari batek ez ditu bete behar", esan du Garitanok. Are, gogorarazi du Alkortak torturak salatu zituela eta horren ondorioz inkulpatu zuela bere burua: "Atzoko garrantzitsuena izan zen Ondarroako gazte bat, zeina atxilotua, torturatua, autoinkulpatua, epaitua eta zigortua izan zen, kartzelan dagoela".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.