Memoriari eta elkarbizitzari buruz Eusko Jaurlaritzak antolatutako kongresua kritikatu egin du Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitanok. Radio Euskadiri emandako elkarrizketan, gaitzetsi du ez duela ekarpenik egingo gatazka konpontzeko. Garitanoren irudiko, gizartearen zati batek parte hartzea alboratzen bada ez da aurrerapausorik izango elkarbizitzaren alde. «Hemen mundu guztiak hitz egin beharra dauka, eta ezin da biztanleen laurdenak baztertu eta pentsatu ez dakit zer herrialdetako jendea ekarrita pausoak ematen direla...», deitoratu du. «Hemen, indar politiko guztiek bildu behar dugu, eta herrialde honen etorkizunari buruz hitz egin behar dugu», gaineratu du.
Garitanoren ustez, «bazterketaonartzen bada ez da aurrera egingo. Publizitate kanpaina hobeak edo txarragoak egin daitezke, baina horiek ez dira aurrerapausoak». Bestalde, «bitxia» iruditu zaio kongresuaren harira presoak gizarteratzeko eredu gisa Italiako Brigada Gorriak hartzea. «Nik dakidala 1970 edo 1980ko Italiako errealitateak ez du parekotasunik egungo Euskal Herriarekin, diferentea da ». Haren ustez, arreta desbideratu nahi da, eta erreferentzia nagusia Irlanda dela deritzo.
Garitanok kritikatu du Elkarbizitzarako Kongresua ez dela urrats bat
Ahaldun nagusiaren ustez, «mundu guztiak» hitz egin behar du eta ezin dira gizartearen laurdenak baztertu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu