Politika

Garitanoren berehalako agerraldia eskatu du EAJk, biktimei buruz esandakoak argitu ditzan

Jeltzaleen arabera, Gipuzkoako ahaldun nagusiak Kataluniako Udako Unibertsitatean egindako adierazpenek ez diote laguntzen bake eta normalizazio prozesuari.

2011ko abuztuaren 22a
19:51
Entzun

Kataluniako Udako Unibertsitateko ikastaroetan Martin Garitano Gipuzkoako ahaldu nagusiak ETAren eta biktimen inguruan esandakoei buruz azalpenak nahi ditu EAJk. Jeltzaleen iduriko, Garitanoren adierazpenek bake eta normalizazio proesuari traba egiten dion zalaparta eragin dute, eta, ondorioz, esan nahi zuena ondo argitzea nahi dute. Hori dela eta, ahalik eta lasterren Batzarretan agerraldia egiteko eskatu diote diputatu nagusiari.

Garitanok esan bide zuen ETAk Katalunian eragindako biktimak "akats handia" izan zirela, eta hari horretatik tiraka, PSOEk eta PPk leporatu diote biktimen artean bereizketa egitea -kataluniarren eta gainerakoen artean-, eta, areago, baita indarkeria justifikatzea ere. Gai horiek guztiak argitu egin behar direla iritzi dio EAJk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.