Garitanoren ustez, "zentzugabea" da PP "desobedientzia" eskatzen duen manifestazio batera joan izana

2013ko urriaren 28a
13:40
Entzun

Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitanok "nabarmena" deritzo Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrinaren inguruan emandako ebazpenari, eta uste "zentzugabetzat" jo du epai horren "desobedientzia" eskatzen duen manifestazio batera PP joan izana.

AVTk deituta atzo Madrilen egin zuten manifestazioaz jardun du horrela Garitanok Info Zazpi irratian. Esan du irudiek "beren kabuz" hitz egiten dutela, eta PPri esan dio Estrasburgoren epai baten aurkako manifestaziora badoa, hobe lukeela "Estrasburgoko auzitegia dagoen marko politikotik irten".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.