Garmendia: "Museo hau artisten beharretatik oso urrun dago"

Inigo Astiz
2013ko urriaren 30a
17:01
Entzun

Iñaki Garmendiak Jorge Oteizaren bustu bat izan du oinarri bere sorkuntza berrirako, eta polemika piztu du horrek aurkezpen ekitaldian. Artistak azaldutakoaren arabera, berez erakusketan nahi zuen pieza bat erakusketatik kanpo uztera eraman dute museoko arduradunek. Hori salatu du. Nolabait ere, bultzatu egin dutela erabaki hori hartzera.

Egile eskubideen gaineko balizko arazo bategatik eskultura bat ez erakusteko gomendioa egin diote komisarioek artistari. “Guk ez dugu ezer kentzera behartu”, argitu dute. Museoaren ustez, arazo legalak ekar zitzakeen pieza horrek. Haien hitzetan, Oteizaren lanaren kopia bat izanik, egile eskubideak urratu zitzakeelako. Artistak azaldutakoaren arabera, ordea, jatorrizko pieza desagertua da, eta, beraz, bere lana ezin da kopia bat izan.  “Interpretazio bat da”, zehaztu du. Badaezpada, saiatu da Oteizaren oinordekoen baimena lortzen pieza hori erakusteko, baina lortu ez, eta, azkenean, erakusketatik pieza kentzera eraman du horrek ordiziarra. Salaketa egin du, halere, prentsaurrekoan. Haserre. “Museo hau artisten beharretatik oso urrun dago”.

Garmendia, pieza erakusketan sartu ez sartu zalantzan egon da azken unera arte arrazoi horregatik, eta azkenean ez sartzea erabaki zuen atzo gauean. Prentsaurrekoan azaldu duenez, ordea, ez da gustura gelditu erabakiarekin. Iradoki duenez, museoko arduradunek eraman dute erabaki hori hartzera. Eta museoa artisten beharretatik “urrun” dagoela adierazi du. Prentsaurrekotik alde egin du horregatik, eta ez da hedabideekin egindako bisitan izan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.