Gizartea

Garoña irekita edukitzeko irizpide tekniko eta energetikorik ez dagoela berretsi dute

Araba Garoñarik Gabe plataformak elkarretaratzea egingo du larunbat eguerdian Aldundiaren aurrean, Javier de Andres ahaldun nagusiari zentral nuklearraren aurkako neurriak eskatzeko.

Jon Rejado.
2012ko urtarrilaren 12a
13:57
Entzun

Santa Maria de Garoña (Burgos, Espainia) zentral nuklearraren ustiapen baimena 2019. urtera arte luzatzeko arrazoi tekniko eta energetikorik ez dagoela berretsi du Araba Garoñarik Gabe plataformak. "Luzapena mahai gainean jartzeko erabili dituzten arrazoiak ez dira errealak", nabarmendu du Alberto Frias plataformako bozeramaileak.

CSNk 2019ra arteko luzapena bideragarria zela jakinarazi zuenean, ordainean zaharberritzen lan handiak eskatu zizkion zentralari. Ordea, lan horiek ez direla egin gogorarazi du plataformak, Jose Luis Rodriguez Zapateroren gobernuak 2013ra arteko luzapena baino ez zuelako baimendu. Hortaz, "badaezpadako" baldintzetan lanean ari dela esan du Friasek. Bestetik, Espainiak Frantzia eta Portugalera argindarra esportatzen duela gogorarazi du plataformak, eta Garoña ixteak inolako eragozpenik eragingo ez duela nabarmendu du.

Hori guztia salatzeko eta Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiari neurriak eskatzeko elkarretaratzea egingo du Araba Garoñarik Gabe larunbatean Gasteizen, 12:30ean, Aldundiaren egoitzaren aurrean.

EAJ eta Bilduk Garoñaren aurkako ibilaldi bat antolatzea proposatu diote Gasteizko Udalari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.