Gizartea

Garoñako langileen ustez, zentralaren itxiera eurentzat "kaosa" litzateke

2009ko ekainaren 16a
14:15
Entzun
Espainiako Gobernuak uztailaren 5a baino lehen erabaki behar du Garoñako zentral nuklearra (Burgos, Espainia) itxi edo ez, beste hamar urterako baimena eman edo ez, eta Alberto Cesar Gonzalez Garoñako Langile Batzordeko presidenteak adierazi du eurak, behintzat, ixtearen aurka daudela, "langileentzat kaosa litzatekeelako, baita ingurukoentzat ere".

Izan ere, Gonzalezek ez du uste zentrala itxiko balitz Garoña inguruan lana sustatzeko planik egingo litzatekeenik. Zoritan (Espainia) gertatu zena gogoratu du, "han ez baitute ezer egin bestelako lanposturik sortzeko, hala agindu arren". Gainera, Garoñako bizilagunak langileen alde daudela adierazi du.

Zentraleko beharginek bihar Madrilen baimena luzatzearen aldeko elkarretaratzea egingo dute, Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) enbaxadaren ondoan, AEBetako Gobernuak Garoña bezalako zentral nuklearren aldeko jokabidea dutela goretsi nahian.

Ostegunean, berriz, manifestazioa egingo dute Miranda de Ebron (Burgos).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.