Mugimendu ekologistaren eta gizarte taldeen babesa ez ezik, erakundeena ere izan du aurten Garoñaren kontrako manifestazioak. Hala, Arabako Foru Aldundiko hainbat alderdiren eta agintariren babesa jaso du eskaerak oraingoan. EAJ, EA, Aralar eta EB-Berdeak alderdietako hainbat ordezkari martxan izango dira, besteak beste, lehen hiru alderdietako hiru foru diputatu.
Arabako Foru Aldundiko hiru foru diputatuk parte hartuko du gaurko manifestazioan: Claudio Rodriguez Foru Administrazioko diputatuak (EAJ), Mikel Mintegi Ingurumenekoak (EA) eta Javier Aspuru Gazteria eta Gizarte Sustapenekoak (Aralar). EB-Berdeek ere prentsa oharra kaleratu zuten atzo, Arabako instituzioetako alderdiko hainbat kidek parte hartuko zutela jakinarazteko.
Mintegi Ingurumen diputatuak zentralak «herritar guztientzako arrisku handia» dakarrela adierazi eta martxarako deia egin zuen atzo
Zentral nuklearrak
Garoñako zentral nuklearra ixteko eskatu dute ehunka lagunek Gasteizen
Arabako gizarte mugimenduaren eta ekologisten aspaldiko eskaera da Santa Maria de Garoñako (Burgos, Espainia) zentral nuklearra ixtea. Aldarrikapen horren aldeko manifestazioan bat egin dute gaur arratsaldean Gasteizen ehunka lagunek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu