Santa Maria de Garoñako (Burgos, Espainia) zentral nuklearra berriz martxan jartzekotan direla-eta, horren arriskuaz ohartarazteko sortu dute foroa, "Erlojudun bonba bat aktibatzekotan daude laster eta herritarrok ez dugu balizko ebakuazio plan baten berririk".
Herritarrak Garoñaren kontrako "oposizio aktibo" izatera deitu du foroak, zentral nuklearra berriz irekitzearen "erantzuleei presio egiteko asmoz". Horretarako, "simulazio erradioaktiboa" egingo dute larunbatean Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazan, 13:00etan: "Helburua Garoñako zentral nuklearra berriro zabaltzeak Gasteizeko herritarrentzat ekar litzaken ondorio lazgarriak ikustaraztea da".
Moztu Garoñarekin izeneko kanpaina abiatuko dute protesta horrekin, eta herritarrek Iberdrolari eta Endesari —bi enpresak dira zentral nuklearraren kudeatzaileak— presio egitea da kanpainaren xedea. Energia hornitzailez aldatzea aipatu dute presio horren "urrats txiki eta erraz" gisa: "Herritarrok badugu zeresanik, zereginik eta ahalmenik ere hau gelditzeko".
EQUO, EH Bildu, EAEko Podemos-Ahal Dugu, Arabako Mendi Federazioa, Eguzki, Abetxukuko Bizilagunen Elkartea, Alderdi Komunista, Etorkizunerako Elkartea, Gure Energia, LAB eta norbanako herritarr ugarik osatzen dute foroa.