CSNren txostena ez da derrigorrez bete behar, eta azken hitza Espainiako Gobernuak du. Hiru egun igaro dute CSNko bost ordezkariak Garoñako zentralaren inguruko txostena egiten, eta, azkenean, aho batez hartu dute erabakia.
Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra (Burgos-Espainia) 1970an zabaldu zuten, eta, ondorioz, hurrengo urtean beteko ditu 40 urte funtzionamenduan, baldin eta Espainiako Gobernuak baimena luzatzea erabakitzen badu.
Ingurumena
Garoñako zentralari jarduteko baimena hamar urtez luzatzearen alde agertu da CSN
CSN Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseilua Garoñako zentral nuklearrari jarduteko baimena hamar urtez luzatzearen alde agertu da, kontseiluaren barruko iturriak aipatuz albiste agentzietatik zabaldu dutenez. Gaur igorri dio CSNk Garoñako zentralaren gaineko txostena Espainiako Gobernuko Industria Ministerioari, eta hark uztailaren 5era arteko epea du erabaki bat hartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu