GIZARTEA

Garoñako zentralean hidrogeno leherketarik ez gertatzeko neurriak falta direla esan du Europako Batzordeak

Europako zentral nuklear ia guztietan moldaketaren bat egin behar dela ebatzi du, 134 zentrali estres testak egin ondoren.

2012ko urriaren 3a
11:36
Entzun

Europako zentral nuklearren segurtasuna hobetzeko neurriak emango ditu Europako Batasunak; zentral bakoitzak hartu beharko lituzkeen neurriak ere proposatuko ditu. Garoñako zentral nuklearrari (Espainia), esaterako, istripuetan gas leherketak prebenitzeko neurriak hartzeko eskatuko dio. Fukushimako (Japonia) ezbeharraren ondotik, Europako zentral nuklearrak aztertzen aritu dira kontinenteko adituak.

Txostena egunotan osatzen ari dira. Efe albiste agentziak eman du azterlan horren zirriborroaren berri. Haren arabera, erreaktoreari eusteko sistemaren aireztatze iragazkiak ere jarri beharko ditu Garoñako zentralak, segurtasuna hobetzeko. Eguraldi baldintza okerretarako ere —euri erauntsiak eta muturreko tenperaturak— plan bereziak diseinatzeko eskatuko die Europak zentral nuklearrei. CSN Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluari ere zeregina jarriko dio: istripuen kudeaketari buruzko irizpideak eranstea segurtasun gidaren barruan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.