Energia nuklearra

Garoñaren arriskuaz ohartarazteko istripu simulazio bat egin dute Gasteizen

Ehun lagunek baino gehiagok hartu dute parte Garoñaren Kontrako Foroak antolatutako protestan. Zentral nuklearra behin betiko ixtea eskatu dute.

Istripu nuklear baten simulazioa egin dute Gasteizen. JUANAN RUIZ, ARGAZKI PRESS
2015eko otsailaren 7a
11:28
Entzun

Santa Maria de Garoñako zentral nuklearrak (Burgos, Espainia) dagoeneko berrogei urte bete dituela, zaharkiturik dagoela, eta itxi egin behar dela. Hori eskatu dute gaur goizean ehun lagunek baino gehiagok, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan egin duten elkarretaratzean. Ez da ohiko kontzentrazioa izan; izan ere, zentral nuklearrak istripua izan eta isuri erreadiaktiboa izanez gero zer gertatuko litzatekeen irudikatzeko simulazioa egin dute.

Zentrala Gasteiztik berrogei kilometro eskasera dagoela gogorarazi dute, eta Japonian istripua izan zuen Fukushimakoaren berdina dela azpimarratu dute.

Iberdrola eta Endesa enpresei eskatu diete ez emateko luzapenik zentralari —beste 17 urterako eskatu nahi dute Garoña martxan edukitzeko baimena—. Halaber, energia berriztagarrien aldeko aldarrikapena egin dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.