INGURUMENA

Garoñaren jabeei argindarrik ez erosteko eskatu dute

Zentral nuklearra 2031ra arte zabaltzeko asmoa du enpresak, eta protesta egin dute Gasteizen.

Araba Garoñarik Gabe elkarteak antolaturiko giza katea, Garoñako zentral nuklearraren aurka. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
2014ko azaroaren 8a
10:39
Entzun

Garoñako zentral nuklearraren aurka kalean bakarrik ez, beste modu batera ere egin nahi du protesta Araba Garoñarik Gabe taldeak. Beste pauso bat emateko eskatu die erakundeei eta herritarrei: Garoñaren jabe diren enpresei argindarrik ez erostea proposatu du. Nuclenor enpresa da Garoñaren jabe, eta hango bazkide da, besteak beste, Iberdrola.

Zentral nuklearra geldiarazita daukate oraingoz, baina berriro martxan jartzea da enpresaren asmoa. Horretarako baimena eskatua dio jadanik Espainiako Gobernuari. 2031ra arte ireki nahi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.