azpiegiturak

Garoñaren jarduera baimena luzatzearen aurka egingo du Gasteizko Udalak

Espainiako Gobernuaren erabakiaren kontrako helegitea jartzea erabaki dute PPk, EAJk, Bilduk eta PSE-EEk.  Industria Ministerioaren aginduaren arabera, zentral nuklearrak 2019ra arte segituko du, 2013an itxi beharrean.

2012ko uztailaren 6a
14:43
Entzun

Espainiako Gobernuak Garoñako zentral nuklearrak 2019ra arte segitzeko erabakia hartu izanaren aurka azaldu da Gasteizko Udala, eta helegitea jarriko duela erabaki du. Talde denak azaldu dira neurri horren alde: PP —bera dago udal gobernuan—, EAJ, Bildu eta PSE-EE.

Zentrala 2013an ixteko PSOEren gobernuak duela hiru urte emandako agindua bertan behera utzi du PPren Gobernuak. Espainiako Aldizkari Ofizialak asteartean argitaratu zuen Industria Ministerioaren agindua.

Gasteizko udal taldeek diote Garoña dela Espainiako Estatuko zentralik zaharrena —1971n hasi zen martxan— eta 40 urtez aritzeko ahalmena zuela. "Azken urteetan izandako matxurengatik ikusten da segurtasun arazo serioak dituela. Ingurumenarentzat eta herritarrentzat arriskua da".

Zentralak martxan jarraitzeko hainbat arrazoi daudela azaldu du Industria Ministerioak. Aipatu du, besteak beste, Espainiak "mendekotasun energetikoa" duela, energiaren sektoreak metatutako zor handia duela, zabor nuklearraren biltegiaren eraikuntza atzeratu egin dela eta jarduera ekonomikoan eragina izango lukeela zentralaren itxierak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.