zentral nuklearrak

Garoñaren jarduera bertan behera uztea baztertu du Auzitegi Gorenak

Ezezkoa eman dio Arabako Biltzar Nagusiek egindako eskaerari.

Araba Garoñarik Gabe taldeak Garoña ixteko Gasteizen egindako manifestazio bat, artxiboko irudi batean. RAUL BOGAJO / ARP
2014ko urriaren 21a
13:03
Entzun

Kautelazko neurri gisa Garoñako zentral nuklearraren (Burgos, Espainia) jarduera bertan behera uzteko egindako eskaera atzera bota du Auzitegi Gorenak. Epaiak dioenez, "beharrezkoa" da "herritarrek bidezko baldintzetan hornidura elektrikoa jasotzeko eskubideari erantzutea".

Uztailean aurkeztu zuten eskaria Arabako Biltzar Nagusiek; ordurako, ordea, beste bat egina zuten, maiatzean. Azken hori ebatzi gabe dago oraindik.

Nuclenorrek, berriz, irail amaieran aurkeztu zion CSN Espainiako Segurtasun Nuklearraren Kontseiluari Garoña berriz irekitzeko dokumentazio osoa. CSNren esku dago erabakia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.