Ingurumena

Garoñatik gertu dauden udalek EBren ikuskaritza eskatu dute

Zentral nuklearra berriz zabaltzeko lizentzia emateko prozedura gainbegira dezala eskatu dute.

Arabako hainbat herritako alkateak gaur egindako agerraldian. RAUL BOGAJO / ARG. PRESS
2014ko ekainaren 17a
13:03
Entzun

Joan den hilean Nuclenorren administrazio kontseiluak Espainiako Industria, Energia eta Turismo Ministerioari eskatu zion Garoñaren ustiatze baimena 2031. urtera arte berriztea, zentralak 60 urte bete arte, alegia.

Horren aurrean, zentraletik 30 kilometroko erradioan dauden herrietako alkateek mobilizatzea erabaki dute, eta Arabako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egin. Ohar bateratu bat irakurri dute; bertan, zentrala berriz zabaltzeak inguruko herrientzat duen arriskuaz ohartarazi dute, eta horregatik eskatu dute "behin betiko ixtea".

Alkateen ustez, Europako Batzordeak gainbegiratu beharko luke Garoña berriz zabaltzeko lizentzia emateko prozedura, hala Fukushimako istripuaren ostean ezarritako segurtasun baldintzak bermatuko lirateke eta. Era berean, salatu dute Javier de Andres ahaldun nagusiak ez duela defendatzen zentrala behin betiko ixtearen aldeko "arabarren iritzi nagusia".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.