Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Alderdien kanpaina

Garoña ixtea ezinbestekotzat jo du Ezker Anitzak

Araban gasa lurpetik ateratzearen aurka dago Fernandez hautagaia; energia berriztagarriak sustatu behar direla dio

Ezker Anitzeko ordezkariak, atzo, Gasteizen egindako ekitaldian. BERRIA.
Erredakzioa
Gasteiz
2011ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Energia kontuak izan zituen atzo hizpide Ezker Anitzak. Arabako hautagaiak, Victor Fernandezek, Garoñako zentral nuklearra (Burgos, Espainia) ixteko eskatu zuen; Arabatik oso hurbil dago. Fernandezen hitzetan, «zaharkituta» dago zentrala; areago, gogorarazi du Fukushiman (Japonia) ezbeharra izan zuenaren berdina dela. «Energia atomikoak ez dauka soluziorik sortzen dituen segurtasun arazoentzat eta hondakinentzat». Garoña itxi eta inguru hori berritzea ezinbestekoa dela nabarmendu du hautagaiak.

Araban gasa lurpetik ateratzeko proiektu bat iragarri du oraindik orain Eusko Jaurlaritzak, eta hori auzitan jarri du Ezker Anitzak. «Ingurumenarentzat eragin oso txarrak dauzka, eta arrisku handiak». Gainera, Arabako kasuan dirua atzerriko enpresek egingo luketela gogoratu du.

Horiek bazter utzi, eta energia iturri berriztagarriak sustatu behar direla esan du Fernandezek, eta aurreztera jo beharra dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.