Ertzaintzaren hiru furgonetaren begiradapean, elkarretaratzea egin dute hamarnaka lagunek Gasteizen, PPren egoitzaren aurrean, Garoña ez irekitzeko eskatuz.
Arabako gehiengo handiak zentral nuklearra ixteko eskatuz hamarkadak daramatzala azpimarratu dute, eta PPri aurpegiratu diote "herritarrei barre egitea". Gainera, herritarren segurtasunean pentsatu beharrean "Iberdrola eta Endesaren interes ekonomikoak" lehenestea aurpegiratu diete. Hala, Alfonso Alonso eta Javier Marotori "hitza jatea" egotzi diete.