Garoñak jarraitzearen aurka manifestazioa egingo dute
GASTEIZ. Garoñako zentral nuklearra (Burgos, Espainia) ixteko eskatuko du Araba Garoñarik Gabe plataformak larunbatean Gasteizen, manifestazio baten bidez (19:00etan, Andre Mari Zuriaren plazan). Zentrala gutxienez 2019ra arte ez ixteko asmoa berretsi du Espainiako Gobernuak, baina hori arrazoitzeko argudioak «mozorrotutako gezurrak» direla esan du plataformak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu