Garoña

Garoñaren aurkako bi pankarta zabaldu dituzte CSNren egoitzan

Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluaren "independentziarik eza" salatu du Greenpeacek ekintza horrekin.

Garoñaren aurkako bi kartel erraldoi jarri dituzte CSNren egoitzan. GREENPEACE
2016ko otsailaren 17a
08:24
Entzun

Greenpeacek Stop nuklearrak, Stop Garoña dioten bi kartel erraldoi zintzilikatu ditu goizean CSN Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluaren egoitzan, Madrilen. Era horretan, zentrala irekitzea baimenduta parlamentuaren gehiengoaren eskaerari "entzungor" egin izana salatu, eta "independentziarik eza" egotzi dio Greenpeacek CSNri.

Hilaren 4an, CSNk beste urrats bat egin zuen Garoñaren ustiapen baimena 2031. urtera arte luzatzeko bidean, jarraipenaren aldeko txostena egitea onartuz. Dena den, CSNren txostena luzapenaren aurkakoa denean soilik da bete beharrekoa. Beraz, azken hitza Espainiako goberrnu berriak izango luke kasu honetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.