energia nuklearra

Garoñaren itxiera aztertuko duen batzorde bat eskatu du EH Bilduk

Belen Arrondok erabakiak har ditzatela eskatu die Eusko Jaurlaritzari eta Arabako Foru Aldundiari, zentral nuklearra itxi ahal izateko.

Garoña ixtearen aldeko elkarretaratze bat. MONIKA DEL VALLE, ARGAZKI PRESS
2015eko azaroaren 6a
20:13
Entzun

EH Bilduk erakunde arteko batzorde bat sortzeko eskatu die Eusko Jaurlaritza eta Arabako Foru Aldundiari, Garoñako zentral nuklearraren itxiera azter dezan. Erakunde horretan sindikatu eta elkarteen ordezkariak ere egoteko eskatu du, administrazio publikoez gain.

Belen Arrondo EH Bilduko legebiltzarkideak gezurretan aritzea leporatu dio Alfonso Alonsori; Espainiako Osasun ministroak adierazi berri du Garoñaren etorkizuna “irizpide teknikoen arabera” erabakiko dela. Ordea, Espainiako Gobernua energia enpresa handien aginduetara dagoela kritikatu du Arrondok.

Santa Maria de Garoñan (Burgos, Espainia) behin-behinean biltegi nuklear bat ipintzeko ingurumen baimen bateratua onartu berri du Espainiako Ingurumen Ministerioak. Urriaren 9ko Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratu zuen berria, baina euskal erakundeek ez dute proiektuaren inguruko informazio zuzenik jaso.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.