GARRAIOA

Garraio publikoa 16 urtez azpikoentzat doakoa izatea baztertu dute Bizkaiko Batzar Nagusiek

PSE-EEren proposamena babestu du PPk, baina EAJ aurka agertu da, eta EH Bildu abstenitu egin da.

Autobus bat, Bilbon. LUIS JAUREGIALTZO, ARP
2014ko irailaren 26a
10:12
Entzun

Hasiera batean, garraio publikoa doakoa izateko proposamena 14 urtez azpikoetara mugatzen zen —egun 5 urtera arte da doan—, baina eztabaidan PPren zuzenketa bat babestu du PSE-EEk , eta 14 urtetik 16 urtera zabaldu da proposamena.

Jesus Isasi PPko ordezkariaren ustez, zerbitzuak 16 urtera arte izan beharko luke doan, ikastetxetik lau kilometro baino gutxiagora bizi direnek ez dutelako eskola garraiorik.

EAJko Jon Larrearen arabera, berriz, gazteak garraio publikoa erabiltzera ohitu daitezen, zerbitzuak "kalitatezkoa" izan behar du, eta horretarako "iraunkortasun ekonomiko bat" beharrezkoa da. Ziurtatu du garraio publikoa diruz lagunduta dagoela, eta "hobetzen" jarraitu behar dela.

Horrekin batera, PSEri eta PPri "barregarri" ez gelditzeko eskatu die; Larreak gogoratu du haien esku dauden udaletan ez dutela doakotasun hori aplikatzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.