Bilboko Portua

Garraiolari autonomoen %80ak lanuztea hasi du Sintrabiko kideen atxiloketak salatzeko

Garraiolariek jakinarazi dutenez, Bilboko Portuan lan egiten duten 1.200 kamioetatik 1.000 geldirik daude atxilotuen egoera argitzen den bitartean. Portura iristen den merkantzia ez da kamioetan ateratzen. Portuko gainerako beharginak ohi bezala ari dira lanean. Bien bitartean, Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzen ari dira joan den ostiralean atxilotutako hainbat lagun. Dagoeneko lau pertsona aske utzi dituzte. Eguerdian, =iGarraiolarien eskubideak defendatzeagatik atxilotuta=i zioen pankarta batekin elkarretaratzea egin dute hogei lagun inguruk Auzitegi Nazionalaren aurrean.

2006ko urriaren 2a
17:37
Entzun
Atzo hasi zen Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailea 18 atxilotuei deklarazioa hartzen. Horietatik bi atzo bertan geratu ziren aske karguekin, eta gaur goizean, berriz, beste bi. Gaur jarraituko du Del Olmok gainerakoei galdeketa egiten.

Eguerdian, hogei lagun inguruk elkarretaratzea egin dute Espainiako Auzitegi Nazionalaren atarian, ostiralean atxilotutakoei babesa emateko. Ikurrinak eta pankarta bat zeramatzatzen, Garraiolarien eskubideak defendatzeagatik atxilotuta leloparekin.

Garraiolarien lanuztea Bilboko Portuan

Bilboko Portuan berriz, garraiolari autonomoen %80ak lanuztea hasi du gaur atxilotuei elkartasuna erakusteko. Garraiolariek emandako datuen arabera, 1.200 kamioi inguru aritzen dira lanean Bilboko Portuan. Horietako 1.000 geldirik daude atxilotuen egoera argitu bitartean.

Portuko Agintaritzak ohar baten bidez jakinarazi duenez "itsasontzien sarrera eta irteerek ez dute oztoporik izan". Lanuzteak errepidetik datozen merkantziei eragiten die. Hori dela-eta, "kamioietan atera ezin daitekeen markantzia portuan bertan biltzen ari dira".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.