ISTRIPUA
Garraiolari bat hil da Beran, bere kamioia errepidetik atera eta iraulita
N-121-A errepidean gertatu da istripua, baina oraindik argitu gabe dago zerk eragin duen
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, bart 35 urteko garraiolari bat hil da Beran (Nafarroa), N-121-A errepidean. Goizaldeko 02:00etan izan da istripua, 62. kilometroan, Nafarroako Gobernuaren arabera, hildakoak gidatzen zuen kamioia errepidetik atera eta irauli denean. Guardia Zibila gertatutakoa ikertzen ari da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu