Kamioizale bat hil da gaur Berantevillan (Araba), lan istripuz. Ertzaintzak jakinarazi duenez, garraiatzen zuen kamioiaren kargaren zati bat gainera erorita hil da langilea, 15:35 inguru zirenean. Zurgintza enpresa batean izan da istripua, Berantevillako industriagunean.
Kamioia deskargatzen ari zela, kargaren zati bat gainera erori zaio beharginari. Mediku batek baieztatu du haren heriotza. Berri agentzien arabera, tarteko adineko gizonezko bat da hildakoa.
lan istripua
Garraiolari bat hil da Berantevillan, kamioiaren karga gainera erorita
Berantevillako industriaguneko zurgintza enpresa batean izan du lan istripua hildako beharginak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu