Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (CGPJ) Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nagusiko epailea behin-behinean lanetik kanpo utzi edo ez aztertzeko txostena eskatuko dio Fiskaltzari, epaileak 1936ko gerrako eta frankismoko desagertutakoen ikerketa bere gain hartzeagatik eta New Yorken egon zen garaian ustez Banco Santanderren dirua jaso izanagatik. CGPJk aho batez hartu du informea eskatzeko erabakia. Dena dela, aitortu du Fiskaltzaren iritzia ez dela loteslea.
Desagertutakoen auzia bere gain hartuta prebarikatu izana egotzia dio Manos Limpiasek Garzoni, eta hau joan den irailean Espainiako Auzitegi Gorenean izan zen inputatu gisa deklaratzen. Geroago auzitegiak baztertu egin zuen kasua artxibatzeko eskaera.
Auzitegi berak, gainera, tramitera onartu berri du Banco Santanderren auzian Garzonen aurka jarri duten kereila.
espainia
Garzon behin-behinean lanetik kanpo utzi edo ez aztertuko du CGPJk
Espainiako Auzitegi Nagusiko epaileak bi kasu ditu irekita bere kontra: 1936ko gerrako eta frankismoko desagertutakoen ikerketa eta Banco Santanderren ustezko diru laguntza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu