Baloreen Merkatuko batzordeak ez du arrazoi garbirik eman Azkoyen enpresaren kotizazioa eteteko. Soilik aipatu du burtsako balio horren inguruko operazioak oztopatu edo gorabeheraren bat eragin dezaketen arrazoiak medio eten duela kotizazioa. Gaur kaleratutako 'Expansion' egunkariak dio Baltasar Garzon enpresa ikertzen hasi dela, 90eko hamarkadan ustez ETAri diru-ordainketa egin izanagatik.
Honezkero, enpresaren kontseiluko zenbait kidek deklaratu dute. Iturri horien arabera, iragan astean pasa ziren epailearen aurretik Iruñean. Deklarazio horien ondorik jakin izan da ETAk iraultza zerga ordaintzeko eskatzen zuten eskutitzak bidaltzen zizkiela. 'Diario de Navarra' egunkariaren arabera, polizia 240.400 euroko diru-ordainketa ikertzen ari dela, 2001. urtean egindakoa.
Enpresako zuzendaritzak bilera egin zuen atzo auziari buruzko adierazpena egiteko, baina oraingoz ez du agiririk plazaratu. Juan Felix Iriondo Azkoyen enpresako presidenteak eskutitza bidali dio Baloreen Merkatuko batzordeari eta bertan adierazten dio enpresaren diru-kontuetan ez dela ordainketa irregularren zantzurik aurkitu. Iriondoren arabera, horrelako ordainketarik izatekotan kontseiluko kide edo kide ohiren batek pertsonalki egina izan daitekeela.
Azkoyen enpresako iturriek diote,Baloreen Merkatuko batzordea gustura geratu dela azalpen horiekin eta aurki martxan jarriko duela berriro enpresaren kotizazioa.
Kontseiluko bi kideren dimisioa
Hala ere, enpresaren kontseiluko bi kideak dimisioa aurkeztu dute, besteak beste, ez daudelako ados enpresak emandako erantzunarekin. Enpresaren administrazio kontseiluak beste bilera bat egingo du asteartean auzia aztertzeko.
Garzonen ikerketan enpresaren krisia areagotu lezake, iaz 6,27 milioi euroko diru-galera netoa izan baitua Azkoyen enpresak. Guztira 874 langile ditu Peraltako Azkoyen enpresak.
Ikerketa
Garzon epailea Azkoyen enpresa nafarra ikertzen ari da, ustez ETAri hainbat ordainketa egin dizkiolako
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epailea Peraltan (Nafarroa) egoitza duen Azkoyen enpresa ikertzen ari da, ustez ETAri enpresa horrek hainbat ordainketa egin dizkiolako. Baloreen Merkatuko batzordeak eten egin zuen atzo enpresa horren kotizazioa, eta Azkoiengo bi kontseilarik dimisioa aurkeztu dute ez daudelako ados erabaki horren ostean enpresak azaldu duen jarrerarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu