Dena ez da ETA. «Erakunde terrorista armatua eta Euskal Naziotasun Askapenerako Mugimenduaren baitan sortutako beste erakunde sozial, politiko edo gazte erakundeak bereiztu behar ditugu». Hala jasotzen du, hitzez hitz, Espainiako Auzitegi Nazionalak Haika-Segi auziari buruz kaleratutako epaiak. «Berez, erakunde armatuaren eta haren sateliteen arteko dikotomia da», dio aurrerago.
Nolanahi ere, baieztapen zurrun horiek jaso arren, ENAMeko taldeek ETArekiko lotura dutela ere baieztatzen du: «Haien helburua (ENAMeko taldeena) ez zen ekintza armatuei babes morala ematea soilik, baizik, batik bat, kolektibitatearen segurtasunaren aurkako ekinbidea jarraitzen Ãhau da, benetan legez kanpoko ekintzak egitenÃ, erakunde armatuak eragindako terrorearen osagarri izatea».Gainera, gizarte mailan eta maila judizialean egin beharreko irakurketa desberdinez ari da sententzia, Auzitegi Goreneko 61. Salak Batasuna legez kanporatzeko kaleratutako epaia oinarri hartuta. Hau da, Auzitegi Nazionalak dioenez, ENAMeko talde guztiak ezin dira juridikoki erakunde armatutzat jo, gizartean hala egiten den arren: «Maila politiko eta sozialean hari begira ari diren talde guztiak ETAren erakunde terrorista gisa identifikatzen badira ere, benetan, erakunde nagusiaren estrategia politikoko alor desberdinak osatzen dituzte. Hala, borroka armatuan propio ari denari ezarri behar zaio 'banda armatua' izendapena».Esaldi zein kontzeptu nahasiak erabiltzen ditu Auzitegi Nazionalaren sententziak, baina bereizketa argia egiten du ETA eta gainerako erakundeen artean. Beraz, Baltasar Garzon epaileak abiatutako makrosumarioen ardatz nagusienetakoa kolokan egon daiteke.Gazte erakundeen aurkakoa izan da Garzonek juridikoki hasitako auzi politikoen artean epaitu duten lehena. Beraz, ikusmin berezia zuen Haika-Segi auziaren epaiak, atzetik etorriko direnen bidea erakuts zezakeelakoan. Bereizketa urrats gisa har daiteke; baina, hizkuntza nahasia, gehiegi argitu nahi ez izanaren adierazgarri gisa.Gauza bera gertatzen da KAS eta EKINi buruz dioenarekin. Bi erakunde horiek ezartzen ditu fiskalak ENAMeko taldeak delitu egileak direla esateko oinarrian. Epai honek, baina, ez du horien zeregina argitzen.Nolanahi ere, Jarrai, Haika eta Segiko kide izatea legez kanpoko taldeko partaide izatea bada eta gainerako auzietan ildo horri eusten bazaio, Auzitegi Nazionalaren jokalekua zalantzan egon daiteke aurrera begira. Akusaziotzat legez kanpoko taldeko kide izatea duten auziak ezin dira Auzitegi Nazionalean epaitu, bertan, «terrorismoari» edo narkotrafikoari lotutakoak besterik ez baitira epaitzen.
Garzonek abiatutako «dena da ETA» tesia kolokan jarri du Auzitegi Nazionalak
ENAMeko erakunde guztiak ezin direla «talde terroristatzat» jo dio
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu