Epaiketak luze joko duela uste du Reizabakek. Izan ere, instrukzioan 70.000 folio, ehunka ordenagailu eta grabatutako milaka ordu daude. Gainera, epaiketa urtarrila baino lehen hastea "zaila" dela azpimarratu du.
Egin auzia 18/98 sumarioaren baitan dago, eta 17 lagun daude auzipetuta, ETArekin zerikusia izatea leporatuta. Horretarako, baina, ez dagoela batere frogarik azaldu du Elkorok, eta epaiketan horixe frogatuko dutela. Beraientzat fiskalak egin dituen zigor eskaerak "neurriz kanpokoak" direla ere uste du Elkorok.
Nolanahi ere, epaiketa "zaila" izango delakoan daude, Espainiako Auzitegi Nazionalak "presioak" izango dituelako.
Epaiketak bertan behera uzteko eskatu dute auzipetuek. Baina, egiten badira, nazioarteko begiraleak eramango dituztela azaldu dute.
Politika
Garzonek aginduta 'Egin' itxi zutenetik 7 urte bete dira
Gaur bete dira 7 urte Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonen aginduz Espainiako Poliziak =i Egin =i egunkaria eta Egin Irratia itxi zituela. Alvaro Reizabal abokatuak azaldu duenez, epaiketa datorren urriaren erdi aldera hastea nahi du Espainiako Auzitegi Nazionalak, baina ez berak ez du uste hori posible izango denik. Epaiketan, =i Egin=i-ek eta Egin Irratiak ez dutela ETArekin lotutarik frogatuko dutela esan du auzian auzipetuta dagoen Jose Luis Elkorok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu