Goizean jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak Donostiako herritar talde batek biharko deitutako manifestazioa baimentzen zuela. Jaurlaritzak ez dio eragozpenik jarriko Euskal Herriak du hitza eta erabakia lelopean arratsaldeko 17:30ean Bulebarretik abiatuko den manifestazioari. Hala ere, Herrizaingo Sailak azaldu du deitzaileari jakinarazi diotela manifestazioak zein baldintza bete behar dituen.
Manifestazioak honakoak bete beharko ditu Herrizaingo Sailaren arabera: erakunde edo pertsonentzako iraingarriak edo mehatxatzaileak diren eslogan edo pankartarik ezingo dela erabili, "terrorismoa" ezingo dela goratu, eta ilegalizatutako alderdien anagrama eta testurik ezingo dela erakutsi.
Goizean Jaurlaritzak ebazpenaren kopia bat bidali dio Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileari honek horrela eskatuta. Garzonek azkenean manifestazioa baimendu du eta Herrizaingo Sailari eskatu dio Batasunarekin inolako loturarik duela sumatzen badu, debekatzeko.
Atzo Juan Antonio Garcia Jabaloy Espainiako Auzitegi Nazionaleko fisklak idatzi bat aurkeztu zuen. Garcia Jabaloyk ez du uste manifestazioa debekatu behar denik. Izan ere, oraingoz ez du arrastorik ikusten Batasuna manifestazio deialdiaren atzean dagoela pentsatzeko. Hala ere, ohartarazi du Batasunarekin inolako harremana duela antzematen bada berehala debekatu beharko dela.
Politika
Garzonek baimena eman du biharko manifestazioa egiteko
Bihar =iEuskal Herriak du hitza eta erabakia=i lelopean manifestazioa egiteko baimena eman du Baltasar Garzone Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Garzonen ustez biharko ekitaldiak ez du urratzen Batasunaren jardueren etete autoa. Hala ere, ohartarazi du, Herrizaingo Sailari eskatu diola Batasunarekin inolako loturarik sumatzen badu, debekatzeko. Espainiako Auzitegi Nagusiko fiskalak atzo adierazi zuen ez zuela manifestazioa debekatzeko zantzurik ikusten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu