Polizia operazioa

Garzonek bihar hartuko die deklarazioa atzo atxilotutako 12 lagunetatik lauri

Espainiako Poliziak bere aginduz atxilotutako 12 lagunetatik lauri bihar hartuko die deklarazioa Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak. Hala jakinarazi dute iturri judizialek. Gainerakoek, berriz, igandean deklaratuko dute, haien inkomunikazio aldia luzatzeko eskatu baitu Poliziak.

2003ko azaroaren 19a
19:56
Entzun
Angel Acebes Espainiako Barne ministroak atzo emandako azalpenen arabera, ETAren egitura berregiteko ardura zuten atxilotuek.

Arnaldo Otegi Batasunako buruzagiak, berriz, "muntaia polizialtzat" jo du gaur atzoko sarekada. "Hamaika operazio egin dituzte Frantziako Poliziak egindako sarekada batean ustez atzemandako ustezko agiri batzuetan oinarrituta. Beste horrelako bat da atzokoa", esan die kazetariei Nafarroako Unibetsitate Publikoan hitzaldi bat ematen hasi aurretik. Ildo horretatik, atzo hamabi atxiloketa izan zirela oroitarazi du, eta, horrenbestez, 80 inguru direla "ustezko agiri horietan" oinarrituta atxilotutakoak: "atxilotu horietatik guztietatik ehuneko handi bat aske geratzen da berehala", azpimarratu du.

Halaber, "muntaia polizial" horrek "erantzun demokratikoa" jasoko duela iragarri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.