Gaur goizean jakinarazi dio erabakia Madrilgo Auzitegi Nazionaleko 5. Instrukzio Epaitegiak, Eusko Jaurlaritzari. Auzitegi Nazionaleko epailearen arabera, manifestazioak "legez kanpokoak dira Askatasunaren legez kanpoko egoeraren barruan sartzen direlako".
Epaileak auto baten bidez baieztatu du Askatasuneko ordezkariek "talde terroristako ordezkarien aginduak jarraituz edo beren kabuz, desgertuta zegoen lan organikora itzultzea erabaki dute, eta orainberriro ekin diote [lan horri], Zuzenbide Estatuari, erakundeei eta bereziki botore judizialari jarrera probokatzaile eta desafiatzailearekin presio egiteko".
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi du debekuaren berri eman dietela Bilboko, Donostiako eta Gasteizko manifestazioen deitzaileei.
Fiskaltzak atzo egin zion eskaria Garzoni
Euskal presoak Euskal Herrira ekar ditzatela eskatzeko biharko Baionan, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean deitutako manifestazioak Askatasunak antolatu dituela frogatuz gero, haiek debekatzeko eskatu zion atzo Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Baltasar Garzon epaileari. Aldiz, deitzaileak herritar partikularrak badira eta Askatasunaren sinbolorik gabe egiten badira manifestazioak, baimentzearen alde agertu zen Fiskaltza.
Euskal presoak Euskal Herrira. Xantaia gehiagorik ez. Bizi guztiko kartzelaldirik ez. Heriotza zigorrik ez. Lelo horiekin egin nahi ditu amnistiaren aldeko mugimenduak manifestazioak bihar. Presoak hurbiltzeko eskatu eta Iñaki de Juana presoaren egoera salatzeko egin nahi ditu manifestazioak.
Baltasar Garzon epaileak manifestazio horien inguruko txostenak eskatu zizkien Espainiako Poliziari eta Guardia Zibilari, galarazteko arrazoirik zegoen ala ez ikusteko. Halaber, Fiskaltzari ere iritzia eskatu zion. Fiskaltzaren ustez, orain arteko ildoari jarraiki,Askatasunak deitu baditu debekatu egin behar dira. Garzonek, gaur bat egin du Fiskaltzaren iritziarekin eta debekatu egin ditu.
Politika
Garzonek debekatu egin ditu biharko manifestazioak
Bihar euskal presoen alde egiteko deituta dauden manifestazioak debekatu ditu Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Garzonek, Bilboko, Gasteizko, Iruñeko eta Donostiako manifestazioen deialdia "legez kanpokoak" direla iritzi dio Askatasunak deitu dituelako. Fiskaltzak atzo egindako eskariari jarraituz manifestazio horien inguruko txostenak eskatu zituen Garzonek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu