Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak debekatu egin du biharko Bilbon Autodeterminazioa eta amnistia lelopean antolatuta dagoen manifestazioa, deitzaileek Askatasuna legez kanpoko erakundearekin lotura dutelakoan. Garzonek Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari bidali dio debekuaren agindua.
Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) borrokaldia hasi zuen otsailaren 5ean, amnistia eta autodeterminazioa eskatzeko. Borrokaldi horren barruan, biharko manifestazio nazionalera deitu zituen herritarrak. Deialdi horrekin bat eginez eta, amnistiaren eta autodeterminazioaren aldarria bere eginez, agiria kaleratu zuten duela egun batzuk hainbat idazle, musikari, bertsolari, kirolari, kazetari eta bestek. LABek, Segik, EHAK-k, ezker abertzalearen Udalbiltzak, Etxeratek eta EHEk ere bat egin dute.
Politika
Garzonek debekatu egin du Bilboko biharko manifestazioa
Espainiar epaileak esan du deitzaileek loturak dituztela Askatasuna legez kanpoko erakundearekin. 'Autodeterminazioa eta amnistia' leloa du manifestazioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu