ETAren 'zerga iraultzailea'-ri buruzko ikerketa dela-eta Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak lekuko gisa deklaratzera deitu ditu Iñigo Urkullu EAJko EBBko lehendakaria, Joseba Egibar EAJko GBBko lehendakaria eta Xabier Arzalluz EBBko lehendakari ohia.
Espainiako Fiskaltzako iturriek esan dute Gorka Agirre EAJko EBBko kide ohiaren defentsak eskatu duela Urkulluk, Egibarrek eta Arzalluzek deklaratzea. Agirre inputatuta dago erakunde armatuari lagundu izan diolakoan, bitartekari lanak eginda.
Agirrek berak ere deklaratuko du; lauren artean, lehendabizi. Hain zuzen, maiatzaren 16an hartuko du Garzonek. Beste hirurak, hil bereko 19an.
'Zerga iraultzailea'-z hiru ikerketa ditu irekita epaileak.
Politika
Garzonek deklaratzera deitu ditu Urkullu, Egibar eta Arzalluz, 'zerga iraultzailea' dela-eta
Lekuko gisa deklaratuko dute EAJko hiru kideek, Gorka Agirre inputatuaren defentsak eskatuta. Maiatzaren 19an hartuko ditu Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak; Agirre ere hartuko du, 16an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu