politika

Garzonek eman die auzipetze autoaren berri Otegiri, Diezi eta ezker abertzaleko beste sei kideri

Bateragune taldeko kideak izatea egozten die, eta beste "indar subiranistekin" harremanak lantzea. Garzonen arabera, ETAren menera ari ziren lan horretan. Morenok berretsi du "prozesu demokratikoa" bultzatu nahi duela ezker abertzaleak, "indarkeriarik eta kanpoko esku-hartzerik gabe" burutzeko.

2010eko otsailaren 10a
17:27
Entzun
Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez, Mañel Serra, Txelui Moreno eta Amaia Esnalek gaur jaso dute beren auzipetzearen berri Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen ahotik. Jacinto izan ezik, gainerako guztiak Espainiako Poliziak atxilotu zituen iragan urriaren 13an. Moreno, Serra eta Esnal baldintzapean aske daude 10.000 euroko bermea ordainduta, baina besteak espetxean.

Morenok Madrilen hedabideetan egindako adierazpenetan berretsi du "prozesu demokratikoa" bultzatu nahi duela ezker abertzaleak, eta "indarkeriarik eta kanpoko esku-hartzerik gabe" burutzea nahi dutela hori.

Garzonek Bateragune taldeko kidea izatea leporatzen die auzipetuei, eta erakunde horren bidez "indar subiranistekin" harremanak lantzea. Garzonen iduriko, horretarako "ETAren su-eten gordeak" lortu nahi zituzten eta hori guztia Batasunari segida ematea dela ulertu du. Areago, ETAren menera aritzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.