Politika

Garzonek ez ditu Batasuneko kideak inputatu ETAren atentatuaren ondorengo agerraldiagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak dio "pertsona gisa eskubide zibil eta politikoak" dituztela.

2007ko urtarrilaren 26a
13:25
Entzun
Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak erabaki du Arnaldo Otegi, Pernando Barrena, Jone Goirizelaia, Joseba Permach eta Xabi Larralde Batasuneko kideak ez inputatzea eta haiek ez deitzea deklaratzera abenduaren 30ean ETAren atentatuaren ondoren egin zuten prentsaurrekoagatik. Batasunak ekinbideak suspendituta ditu Espainiako Estatuan, legez kanpo joa dutelako, baina, Garzonen ustez, Batasuneko kide horiek agerraldia egin izana ez da desobedentzia, "pertsona horiek eskubide zibil eta politikoak dituztelako, betiere Batasunak sustatutako ekitaldietan parte hartzen ez duten bitartean".

Dignidad y Justicia ellarteak eskatu zion Garzoni Batasuneko kide haiek inputa zitzala, Batasunaren izenean eman zutelakoan prentsaurrekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.